24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

595/2015 prozedura arrunta

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 595/2015 - B atala prozesuan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Alicatados y Solados Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 26an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1601063