24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2016ko urtarrilaren 25ean, erabaki hau hartu du:

Hasiera batean onesten da aurrekontuko 2/2015 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa:

Gastuetan aldatu beharreko kontu-sailak.

Kreditu gehikuntza aurrekontuko 1.311.48000 “Larrialdi sozialeko laguntzak” kontu-sailean: 10.286,89 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera berriak aurrekontuko 1.311.45521, “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako” kontu-sailean: 10.286,89 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1601070