24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 01/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzarrak, 2015eko abenduaren 23an egindako bileran, 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa hasiera batez onetsi zuen.

Espediente hori ikusgai egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik erreklamaziorik edota alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Etxalarren, 2016ko urtarrilaren 11n.–Presidentea, Miguel M.ª Irigoyen Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1601129