24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Faktura elektronikoari buruzko ordenantza.
Hasierako onespena

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko abenduaren 23an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantza.

2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxalarren, 2016ko urtarrilaren 11n.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1601058