24. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1 eta 2. aldaketak Udalaren 2015eko aurrekontuan

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Santsolen, 2016ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1600917