238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-110

Yahaira Alcalá Abreuk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Yahaira Alcalá Abreu.

Xedea: Altsasuko abeltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Altsasu (Nafarroa).

Hondakin uren bolumena, guztira, 8 m³-koa da urtean; iragazki biologikoa duen hobi septiko batean arazten dira urak, eta ondoren iragazte-zanga batean isurtzen dira lurrean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko azaroaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1613533