238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-322

Juan Carlos García Andiónek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan Carlos García Andión.

Xedea: mahatsondoak manipulatzeko enpresa bateko hondakin urak isurtzeko baimena (Navarvid SCI).

Ibilgua: El Riego erreka-zuloa (Larraga).

Isurketa eginen den udal mugapea: Larraga (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 12 m³-koa da urtean; iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatuko dira, 15 biztanle baliokiderentzat diseinatutakoan. Prozesuko uren isurketak 1.085 m³-ko bolumena du urtean, gehienez, eta 0,24 m³-ko edukiera duen dekantazio kutxeta batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko azaroaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1613532