238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-518

Taboada Grupo Alimentario SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Taboada Grupo Alimentario SL.

Xedea: barazki kontserbak, saltsak eta platera prestatuak egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Funes (Nafarroa).

Prozesatze urek eta ur sanitarioek denetara 180.000 m³-ko bolumena egiten dute urtean. Tratamendu hau emanen zaie: errotazioko bahea, ponpaketa putzua, homogeneizatze tanga eta SBR erreaktore biologikoa, lohien zirkulazio errepikatuarekin. Hozte-zirkuitutik eta galdaretatik datozen hondakin urak, berriz, urtean 130.000 m³ inguruko bolumena dutenak, aldez aurreko tratamendurik gabe ateratzen dira, aurreko fluxuarekin batera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko azaroaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1613479