238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Lanbide birkualifikazioaren programan arautzen den diru-laguntza emateko ebazpena

Otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuak, abuztuaren 26ko 10/2011 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuak eta abuztuaren 24ko 23/2012 Errege Lege Dekretuak luzatutakoak, langabeen artean enplegu egonkorrerako trantsizioa eta lanbide birkualifikazioa sustatzeko presako neurriak ezarri zituen eta, arau horietan jasotako aginduarekin bat, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hura garatzeko zenbait xedapen ematea ekarri du.

Azkenik, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren bidez, berriz luzatu da langabeziako prestazioa ahitzen zaien langabeen lanbide birkualifikaziorako programa, otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan araututakoa. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2013ko otsailaren 13ko Ebazpena eman zuen, laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta izapidetzeko modua eta epeak zehazten dituena, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Errege Lege Dekretu horren bigarren xedapenean, PREPARA programaren luzapen automatikoa ezartzen duen horretan, xedatutakoari jarraikiz, Ebazpena eman da 2014ko urtarrilaren 24an, 2013ko abuztuaren 1ekoa aldatzen duena.

Aurkeztutako eskabideak ikusirik, prozedurako tramite guztiak gauzatuta eta legez ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Probintziako Zuzendaritzak, erakunde horretako zuzendari nagusiak eskuordeturik erabaki du, ebazpen horien zortzigarren artikuluko 5. atalean ezarritakoari jarraikiz, laguntzak emateko proposamena ikusirik eta kontu-hartzailetza delegatu eskudunak aldeko fiskalizazioa emana duela,

ERABAKI DU:

Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren eskatzaileei bertan zehazten diren laguntzak ematea, guztira 38.979,48 euro egiten dutenak; bakoitzari dagokion zenbatekoa ere adierazirik dago.

Ebazpen horren 2. artikuluko 3. atalean aurreikusitakoarekin bat, laguntza hauek justifikatu ahal izanen dira Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzeko, Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudietan ezarritako baldintzak bete ondoren, betiere.

Hori guztia Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko 482.26 aplikazioaren kargura, bertan kreditu egokia eta behar bestekoa atxiki baita, aipatutako zenbatekoa adinakoa.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta haren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen diote Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritako epe eta moduan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 9an.–Probintziako zuzendaria, Rafael Hurtado de Mendoza Cabrera.

I. ERANSKINA

2016ko urriko ebazpena, emandako diru-laguntzei buruzkoa

ONURADUNA

ZENBATEKOA

ARIAS CHILA, DARWIN LEONEL

2.396,28

AUZA ELIZALDE, ROSA MARIA

2.396,28

BORJA VAZQUEZ, JESUS

2.396,28

CARRILLO PRIETO, EUGENIO

2.396,28

CLAVERIA RIPA, FERMIN ANGEL

2.715,78

FERNANDEZ PEDROSA, ZAIRA

2.396,28

GONZALEZ BERMEJO, JOSE MIGUEL

2.396,28

JIMENEZ ANTIMASBERES, JOSE LUIS

2.396,28

KHAZRI, SAMIRA

2.396,28

MAGALLANES BASTIDAS, CESAR FERNANDO

2.396,28

MARTINEZ SANZ, MARIA CARMEN

2.396,28

OROZCO RESTREPO, LIZETH JOHANNA

2.396,28

RODRIGUES DOS SANTOS, GUILHERMINA

2.715,78

ROLDAN GARRAZA, CRISTINA

2.396,28

VALENTINOV BARGANSKI, VESKO

2.396,28

ZGHIDA, ASMAE

2.396,28

ONURADUNAK, GUZTIRA

16

GUZTIRA

38.979,48

Iragarkiaren kodea: E1613427