238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2017ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2016ko azaroaren 25ean bertako bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari 2017ko ekitaldirako dagozkien ordenantza fiskalak.

Espediente administratiboak interesdunen eskura egonen dira Mankomunitatearen Idazkaritzan, 30 eguneko epean egon ere hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, 2016ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1613482