238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza beste baten esku uztea

2016ko azaroaren 21ean, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 24/2016 ebazpena eman du, hona hemen haren testu osoa:

Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko Estatutuen 11. artikuluarekin bat, Mankomunitateko buruordeak buruaren eginkizunak beteko ditu horrek delegazioa egin ondoren, baldin eta hura ez badago edo gaixorik badago.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritako baldintzak bete behar ditu ordezkapen horrek.

Buruak gaixotasun baja duenez,

Horrenbertzez,

EBATZI DUT:

1. Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan Mankomunitateko Estatutuen 11. artikuluari dagokionez ezarritakoarekin bat, Mankomunitateko buruorde den Maite Errea Errea andrearen esku uzten dira Mankomunitateko buruari dagozkion eginkizun guztiak.

2. Delegazio horrek azaroaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak eta buruaren gaixotasun bajak irauten duen bitartean luzatuko da.

3. Delegazio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko azaroaren 21ean.Burua, Ana Labiano Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1613420