238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIA

Kontzejuko ordenantzak. Hasierako onespena

Ziako Kontzejuko Batzarrak, 2016ko azaroaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen herria arautzen duten lau ordenantzak:

–Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

–Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

–Hilerriko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Herriko bideen, lurzati berrantolamenduko bideen eta mendi pisten erabilera arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, herrilurretako aprobetxamenduak, hilerria eta pistak arautzen dituzten ordenantza hauek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zian, 2016ko azaroaren 25ean.–Kontzejuko burua, José Joaquín Echeverría Gueracenea.

Iragarkiaren kodea: L1613449