238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun azterlana 1. poligonoko 106. eta 107. lurzatietan, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UCC-2B unitatean.
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Hasiera batean onestea 1. poligonoko 106. eta 107. lurzatien xehetasun azterlana, Atarrabiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UCC-2B unitatean.

Bigarrena.–Ukituei erabakiaren berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Erabakia hemengo prentsan argitaratuko da.

Atarrabian, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1613448