238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1885/2016 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantilla organikoa aldatzeko Erabakia”. 2016ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki baten bidez onetsi zen.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2016ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, “Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantilla organikoa aldatzen duena”.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUEN ERABAKIA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei aplikatu behar zaienak, plantilla organikoa onesteko betebeharra ezartzen du. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkatuta, eta zein mailari atxikita dauden adierazi behar da, eta, beharrezkoa izanez gero, lanpostu horietan jarduteko bete beharreko baldintza espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarritako ordainsari osagarriak esleituta dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartutako erabaki baten bidez –zeina urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa. Plantilla hori hurrenez hurren aldatzen da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen du. Hain zuzen, 2016ko urtarrilaren 26an argitaratu zen azkenekoa, errektorearen urtarrileko 22/2016 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek eskatuta, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, plantilla berrantolatzeko eta haren funtzioak hobetzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuak entzun ondoren, honako erabaki hau hartzeko proposatu dio kudeatzaileak Gobernu Kontseiluari, 2015eko azaroaren 25ean:

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoko aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitutako txostenean jasota daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2016ko abenduaren 31n hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko azaroaren 25ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Nafarroako unibertsitate publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoko aldaketen txostena

A.–EGITURA ALDATZEA

A.1. Unitateak sortzea eta kentzea

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpenerako eta gizarte erantzukizunerako atala.

a) Unitate hauek kendu dira:

–Kultura Jardueren Unitatea.

–Kirol Unitatea.

b) Unitate hau sortu da:

–Kultura eta Kiroletako Unitatea.

Justifikazioa: gaur egungo bi unitateak unitate bakarrean bateratuko dira, eta unitate horietako langileak espazio bakarrean bilduko dira. Hala, eraginkortasun handiagoz kudeatuko da unitatea, eta hobeto antolatuko da plantilla; horrenbestez, plantilla sendoagoa izango da urteko lan sekuentziari erantzuteko, eta orekatuagoak izango dira langileen oporraldiak, udan bereziki.

Kudeatzailetza / Ekonomiarako eta programaziorako kudeatzaileordetza.

a) Unitate hau kendu da:

–Azterketarako eta Programaziorako Unitatea.

b) Unitate hau sortu da:

–Azterketarako eta Programaziorako Atala.

Justifikazioa: Azterketarako eta Programaziorako Unitatea sortu zenetik, egiaztatu da, batetik, unitate horrek egiten dituen lanak finkatu direla eta garrantzitsuak direla, eta eragina dutela, bereziki, Unibertsitatearen jardueraren estatistika-informazioan (Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratua, CRUE, Gardentasun Ataria, Titulazioen akreditazioa eta segimendua, Nafarroako Gobernuarentzako txostenak, Unibertsitateak parte hartzen duen kanpo rankingetarako informazioa ematea, barne eskaerei erantzutea), bai eta Plan Estrategikoaren edo esleitzen zaizkion zeharkako proiektuen prestaketa-lanetan eta segimenduan laguntzeko zereginetan ere.

Eta, bestetik, kontuan hartuz Unitatearen funtzioak garrantzitsuak direla erakundearen estatistika-datuak sortzen dituzten organoen koordinazio-lanetan eta estatistika-informazioaren kudeaketarekin lotutako gaiak lantzen diren foroetan Unibertsitatea ordezkatzen duten organoen koordinazio-lanetan, horregatik guztiagatik unitate izateari utzi, eta atal bihurtzea komeni da.

A.2. Unitateen atxikipena aldatzea

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitatea eta prozesuak / -- / Unibertsitate arretarako unitatea.

Unitate honen atxikipena aldatu da:

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitatea eta prozesuak / Kudeaketa hobetzeko atala / Unibertsitate arretarako unitatea

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitate eta prozesuak / -- / Unibertsitate arretarako unitatea

Justifikazioa: gaur egun, Ikasleentzako Argibide Bulegoak eta Erregistro Orokorrak osatzen dute Unibertsitate Arretarako Unitatea. Aurreikuspenen arabera, ordea, arreta orokorreko bulego bakar bihurtuko da, eta, ikasleei ez ezik, unibertsitateko komunitateko kide guztiei, bai eta bestelako kanpo erabiltzaileei nahiz bisitariei, emango die zerbitzua. Hortaz, mota askotako erabiltzaileei arreta emateko funtzio espezifiko horiek ez datoz bat Antolamendu eta Kalitateko Unitateak eta Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitateak egiten dituztenekin.

A.3. Unitate-izenak aldatzea

Nazioarteko harremanetarako eta lankidetzarako atala.

Unitate honen izena aldatu da:

HASIERAKO IZENA

AZKENEKO IZENA

Nazioartekotze errektoreordetza / -- / Nazioartekotze atala

Nazioartekotze errektoreordetza / -- / Nazioartekotze eta lankidetza atala

Justifikazioa: lankidetzari ikusgarritasun handiagoa ematea.

B.–LANPOSTUAK ALDATZEA.

B.1. Lanpostuak sortzea eta kentzea

B.1.1. Plantilla finkatzeko lanpostuak sortzea

Egiaztatu da egiturazkoak bihurtu direla garai batean zenbait kontratu indardun oraindik plantillatik kanpo egitea ekarri zuen premiaren beharrek badirautela. Hori dela eta, lanpostu hauek sortu dira, dagozkien lanpostuak finkatzeko:

Ikasleen gaietarako, enplegurako eta ekintzailetzarako errektoreordetza / -- / Sarbidea, bekak eta tituluak atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Irakaskuntzako errektoreordetza / Irakaskuntzako zerbitzua.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Kudeatzailetza / Ekonomiarako eta programaziorako kudeatzaileordetza / Azterketarako eta programaziorako atala.

–Teknikaria O.L.

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Kudeatzailetza / Informatika zerbitzua / Kudeaketa korporatiboaren atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Kudeatzailetza / Giza baliabideen zerbitzua / Langileen kudeaketa atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Kudeatzailetza / Giza baliabideen zerbitzua / Nominen eta gizarte segurantzaren atala.

–Teknikaria O.L. (Ekonomia adarra)

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.
  • Titulazioa: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia edo gradua.

B.1.2. Behar berrietarako lanpostuak sortzea

Lanpostu hauek sortu dira, plantillaren behar berrietarako

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitatea eta prozesuak / -- / Unibertsitate arretarako unitatea.

–Teknikaria O.L.

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.
  • Hizkuntza: Ingelesa C1.

Justifikazioa: Unibertsitatearen Plan Estrategikoa garatzeko, harrera plan bat prestatu eta ekitaldi-bulego bat jarri behar da martxan. Unibertsitate Arretarako Unitateak hartu dituenez helburu horiek bere gain, teknikari lanpostu batez hornitu behar da unitate hori, zeregin horri aurre egiteko. Bestalde, ingelesa jakin behar da lanpostu horretarako, testuak ele bietan sor ditzan.

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitatea eta prozesuak / Kudeaketa hobetzea / Antolamendu eta kalitateko unitatea.

–Teknikaria O.L.

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Justifikazioa: aurreikuspenen arabera, kudeaketa-ereduren baten aitorpena lortuko da Kudeaketa Hobetzeko Plana gauzatuta, eta ezinbestekotzat jotzen da administrazio elektronikoa ezartzera bideratutako prozesuak hobetzeko. Gainera, gero eta jarduera gehiago eskatzen dira Graduko eta Masterreko tituluen Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren ondoriozko prozesuekin lotuta, eta Ikastegi eta Sailekin eta Doktoretza Eskolarekin koordinatu behar dira. Gaur egungo egituraren baliabideak, ordea, oso mugatuak dira.

Kudeatzailetza / Ekonomia gaietarako zerbitzua / Aurrekontu eta plangintza ekonomikoaren atala.

–Teknikaria O.L. (Ekonomia adarra).

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.
  • Titulazioa: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia edo gradua.

Justifikazioa: kontabilitate analitikoa ezartzeko proiekturako Atalak dituen beharrei behar bezala erantzun behar zaie, eta Atalari dagozkion lanak egin behar dira.

Kudeatzailetza / Informatika zerbitzua / Sistemen eta sare zerbitzuen atala.

–Teknikaria O.L. (Informatika).

  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.
  • Titulazioa: Informatikako lizentzia, ingeniaritza edo gradua.

Justifikazioa: Segurtasuneko Eskema Nazionalak –3/2010 Errege Dekretuak arautzen duena– zehazten du baliabide elektronikoak erabiltzean aplikatu beharreko segurtasun-politika. Legearen helburua da informatikariek, beren eskumenak erabiliz, kudeatzen dituzten baliabide elektronikoetan erabilitako datuen, informazioen eta zerbitzuen sarbidea, osotasuna, erabilgarritasuna, benetakotasuna, konfidentzialtasuna, trazabilitatea eta kontserbazioa ziurtatzea.

Horrek guztiak lotura zuzena du administrazio elektronikoarekin, herritarrak Administrazioarekin harremanak izateko kondizioak bermatu nahi baititu.

Administrazio elektronikoari bultzada eman nahi zaionez eta ezbairik gabe bide horretan aurrera egingo dugunez, gure informazio-sistemen oinarria prestatu behar dugu.

Gaur egun, pertsona jakin batek ardura izan gabe ari gara gure sistemen segurtasuna ziurtatzen, estu eta larri. Ardura hori ez litzateke informatikari berriaren eginkizun bakarra izango, baina haren lanaldiaren zati handi bat hartuko luke.

Euskarrien segurtasun informatikoa informazio-sistemen gainerako azpiegituretatik bereizi behar da.

Kudeatzailetza / Informatika zerbitzua / Campus atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: Partida.

Justifikazioa: Sistemen Atalari NireIkasgelategiko laguntza-zerbitzuaren ardura kentzea behar-beharrezkoa denez, erabaki da Campus Atalari ematea ardura hori. Horrek aplikazio kritiko berri bat eskatzen du, zeina etengabe erabiliko baita eta mantentze-lanak izango baititu. Gero eta aplikazio gehiago ditugu, gehiegi lantaldea osatzen duten lagunentzat, zeinek lan karga handia baitute dagoeneko.

Sistemen Atalean gaur egun diharduten pertsonak goizeko lanaldia dute; beraz, arratsaldeetan ez dute zerbitzurik ematen. Lanaldi zatitua izango duen pertsona bat behar da, goizez Ataleko gainerako langileekin aritu dadin, eta arratsaldearen zati batean gutxieneko zerbitzuak eman ditzan.

Kudeatzailetza / Informatika zerbitzua / Erabiltzaileei laguntzeko atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: arratsaldez.

Justifikazioa: kudeatzaileen kualifikazio profesionala eta ardura maila eskatzen duten lanak egiteko beharra dago arratsaldeko txandan, eta gaur egun ez dago profil hori duen inor arratsaldez.

Ikerketa errektoreordetza / Ikerketa zerbitzua.

–Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Justifikazioa: justifikazio gero eta zorrotz, konplexu eta espezifikoagoak eman behar zaizkie finantza-entitateei; ikertzaileek laguntza espezifikoagoa eskatzen dute Europako proiektuetarako; faktura elektronikoa ezarri behar da eta, horretarako, gastu guztiak berraztertu behar dituzte ikertzaileek; administrazio elektronikoa; ikertzaileek gero eta eskaera zorrotzagoak egiten dituzte produkzio zientifikoaren kalitate hobeagoko datuak izateko; datuak eman behar dira INE, CRUE I + G eta Horizonte2020 proiektuetarako eta Nafarroako Gobernuarentzat.

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua.

–Liburutegietako teknikari laguntzailea.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: arratsaldez.

Justifikazioa: Liburutegi Zerbitzuko beharrei erantzun behar zaie.

Irakaskuntzako errektoreordetza / Irakaskuntzako zerbitzua.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizez.

Justifikazioa: zerbitzuaren egitura berrian eta kudeaketa akademikoko prozesu funtzional berrietan laguntzeko teknikariak behar dira.

Kudeatzailetza / Ekonomiarako eta programaziorako kudeatzaileordetza / Azterketarako eta programaziorako atala.

–Atalburua.

  • Maila: A/B.
  • Lanpostuaren zk.: xxx.
  • Arduraldia: esklusiboa.
  • Hiria: Iruñea.

Justifikazioa: atal berria sortuko da.

B.1.3. Lanpostuak amortizatzea.

Lanpostu hau amortizatuko da:

Kudeatzailetza / Informatika zerbitzua / Erabiltzaileari laguntzeko atala.

–Ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua).

  • Lanpostuak: 1.
  • Lanpostu zk.: 464.
  • Noiztik hasita: 2016ko abenduaren 31.

Justifikazioa: Atalaren arratsaldeko txanda berregituratu egingo da, eta zerbitzua ematen segituko du hemendik aurrera ere bai. Lanpostuak: Informatika Zerbitzuko ofizial teknikoko lanpostu bat eta bi kudeaketari lanpostu.

B.2. Lanpostuen atxikipena aldatzea

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitatea eta prozesuak / Kudeaketa hobetzea / Antolamendu eta kalitateko unitatea.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

56

KUDEAKETARIA O.L.

Irakaskuntzako errektoreordetza / Irakaskuntza / Graduondoko ikasketen eta irakaskuntza antolamenduaren eta programazioaren atala / Irakaskuntza programaziorako eta antolamendurako unitatea

Kudeatzailetza / Antolamendua, kalitatea eta prozesuak / Kudeaketa hobetzea / Antolamendu eta kalitate unitatea

Justifikazioa: 2016an egindako berrantolaketan aurkitutako akats baten ondorioz aldatu behar da lanpostuaren atxikipena: 56. lanpostua Antolamendu, Kalitate eta Prozesuetako Zerbitzuari atxiki behar zitzaion, Graduondoko Ikasketen eta Irakaskuntza Antolamenduaren eta Programazioaren Zerbitzuari beharrean.

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura eta kiroletako unitatea.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

169

ADM. LAG. O.L.

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura jardueren unitatea

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura eta kiroletako unitatea

470

ADM. LAG. O.L.

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura jardueren unitatea

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura eta kiroletako unitatea

267

ARDURADUNA (Bulegoa)

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kiroletako unitatea

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura eta kiroletako unitatea

269

BULEGOBURUA (Kirol Praktika Antolatua)

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kiroletako unitatea

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura eta kiroletako unitatea

268

BULEGOBURUA (Kirol Praktika Zuzendua)

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kiroletako unitatea

Unibertsitate proiekziorako eta erakundeekiko harremanetarako errektoreordetza / Unibertsitate zabalpena eta gizarte erantzukizuna / Kultura eta kiroletako unitatea

Ikerketa errektoreordetza / Ikerketa zerbitzua.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

286

ADM. LAG. O.L.

Ikasleen gaietarako, enplegurako eta ekintzailetzarako errektoreordetza

Ikerketa errektoreordetza / Ikerketa zerbitzua

Justifikazioa: administrari laguntzaileen lanpostu bat finkatzeko egin da aldaketa, egiaztatu baita egiturazkoak bihurtu direla garai batean kontratu bat plantilla indardunetik kanpo egiteko premia ekarri zuen egoeraren behar horiek badirautela.

Kudeatzailetza / Azpiegitura, lan osasun eta zerbitzu orokorretako zerbitzua / -- / Zerbitzu orokorretako unitatea.

LANPOSTU ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

556

ZERBITZU LAGUNTZAILEA

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua

Kudeatzailetza / Azpiegitura, lan osasun eta zerbitzu orokorretako zerbitzua / -- / Zerbitzu orokorretako unitatea

Justifikazioa: zerbitzuetako laguntzaileen lanpostu bat finkatzeko egin da aldaketa, egiaztatu baita egiturazkoak bihurtu direla garai batean kontratu bat plantilla indardunetik kanpo egiteko premia ekarri zuen egoeraren behar horiek badirautela.

B.3. Lanpostuen ezaugarrien aldaketa

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua.

–Zerbitzuetako laguntzailea

  • Maila: D.
  • Lanpostu zk.: 555.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizeko lanalditik txandakako lanaldira aldatzea.

LANPOSTU ZK.

IZENA

MAILA

HASIERAKO LANALDIA

LANALDI BERRIA

555

ZERBITZU LAGUNTZAILEA

D

Goizez

Txandakakoa

Kudeatzailetza / Azpiegitura, lan osasun eta zerbitzu orokorretako zerbitzua / -- / Zerbitzu orokorretako unitatea.

–Mandataria.

  • Maila: E.
  • Lanpostu zk.: 102.
  • Hiria: Iruñea.
  • Txanda: goizeko lanalditik arratsaldeko txandara aldatzea.

LANPOSTU ZK.

IZENA

MAILA

HASIERAKO LANALDIA

LANALDI BERRIA

102

MANDATARIA

E

Goizez

Arratsaldez

Iragarkiaren kodea: F1613429