238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2. poligonoko 613. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Urdiaingo Alkatetzak, 2016ko azaroaren 25eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana 2. poligonoko 613. lurzatian, Magotteaux Navarra, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urdiainen, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1613477