238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2017. urteko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko azaroaren 24ko, ondoko erabakia hartu du bilkura arruntean:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, 2017rako aho batez onartzen da:

Lehenbizikoa.

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,2405eko karga-tasa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,8008koa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8,016 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,7007ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,202.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kontsumo minimoa: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 90 m³ edo gutxiago, 0,3173 euro/m³; 90 m³-tik gora, 0,55 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,49 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5. Hornidurako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 320 euro.

5.1.6. Hornidurako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2. Kable bidezko telebista.

5.2.1. Kable bidezko telebistarako hargunea, 160 euro.

5.2.2. Mantentze lanetako kanona, 30 euro/urtea. Kable bidezko telebistaren zentsua, espedientean agertzen dena, osatzen duten zergadunek ordainduko dute.

5.3. Epaitzak.

5.3.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 35 euro izanen da 2017an. Epaitza etxeka emango da, eta eskuratzeko epea uztailaren 1etik azaroaren primera bitartekoa izango da.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea uztailaren batetik azaroaren bat arte izango da.

5.4. Eremu publikoa okupatzea.

5.4.1. Merkatu txikia: 2,5 euro/eguna, 3 m lineal baino gutxiagoko salgunea. 6 eta 3 metro linealen artean, 5 euro/eguna. 6 m lineal baino gehiago, 7,5 euro/eguna. Egiaztatuko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.2. Garabia paratzea, kamioi-garabikoa edo kamioi-plumakoa hilabete batetik sei bitarte: 150 euro. Sei hilabetik gora, 30 euro/hilabetea. Minimoa: 30 euro.

5.4.3. Edukiontzia paratzea, obra-txabola: 30 euro/hilabetea. Minimoa: 20 euro.

5.4.4. Paratzea aldamioa, itxitura, hesia edo lurra okupatzea jarduera ekonomikorik egin gabe: 2 euro/eguna hartzen direnean 10 metro karratu.

5.4.5. Barrakak eta kalez kaleko salmenta bestetan:

5.4.5.1. Bestetan barrakak paratzea: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.5.2. Kalez kaleko salmenta bestetan: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.5. Udal ondasunen erabilpen publikoa:

5.5.1. Futbol zelaia eta aldagelak: 45 euro hilabetean eta 200 euroko fidantza.

5.5.2. Udal frontoia: ordenantzan agertzen direnak.

5.5.3. Gazte-txokoren kideak: 10 euro urtean.

5.6. Agiriak luzatzea.

–Ziurtagiriak: 0,60 euro.

–Faxez bidaltzea eta jasotzea, 0,60 euro/orria.

–DIN A3ko fotokopiak, 0,15 euro/orria.

–DIN A4ko fotokopiak, 0,10 euro/orria.

–Konpultsak, 0,60 euro/bak.

–Animalia arriskutsuendako dokumentazioa tramitatzea: 45,00 euro.

–Arma-lizentzia txartela: 25 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

TB mantentze lanetako kanona otsailean igorriko da.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Uraren tasan hobari hauek onestea Uharte Arakilen erroldaturik daudenentzat, familia osatzen duten kideen kopuruaren arabera eta familiak LGSaren aldean hilabetean dituen diru-sarreren arabera, taula honi jarraikiz:

LAGSa EDO GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

Kide kopurua, 1-2

%90

%75

%50

3tik gora

%100

%90

%75

–2016rako LGSa 655,20 euro/hilabetea.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko da, eta epe hori luzaezina da.

Laugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Bostgarrena.–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta oharazten da erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1613442