238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak “Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua
arautzen duen ordenantzan”, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko baitute. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko urriaren 3ko osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Laborantzarako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2016ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Tuteran, 2016ko azaroaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

ERANSKINA

Tarifak

1.–Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak:

A) Lehorreko lurrak:

1. mailakoak: 1,58 euro/erregua.

2. mailakoak: 0,57 euro/erregua.

B) Ureztalurrak:

1. mailakoak: 27,15 euro/erregua.

2. mailakoak: 24,93 euro/erregua.

3. mailakoak: 15,62 euro/erregua.

2.–Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak:

Aurreko tarifak, %50 handituta.

3.–Montes de Cierzo I eta Valdetellasko ureztalur berriak: 27,15 euro/erregua.

4.–Montes de Cierzo IIko ureztalur berriak: 34,81 euro/erregua.

Iragarkiaren kodea: L1613590