238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lurren balio igoeraren gaineko zergan 2017ko urtarrilaren 1etik aitzinera aplikatu beharreko tasa. Onespena

Udalak, 2016ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %18,36 izatea, Osoko Bilkurak 2007ko azaroaren 30ean onetsitako portzentajeak mantenduz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko azaroaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1613521