238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

2017ko ekitaldiko karga-tasak

Torralba del Rioko Udalak, 2016ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehena: 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. %14ko karga-tasa.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.

Bigarrena: Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Torralba del Rion, 2016ko azaroaren 22an.–Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L1613483