238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Goizueta karrikako 7, 9 eta 11n igogailua paratzeko plan berezia. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-NOV-16 (4/CV).

«Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuarekin bat, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2016ko azaroaren 9ko txostenari jarraikiz,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Goizueta karrikako 7, 9 eta 11 zenbakietan igogailuak paratzeko plan berezia, José Arauzo Muñozek sustaturik Goizueta karrikako 11ko jabeen elkartearen izenean.

2. Dokumentua behin betiko onetsi baino lehen, sustatzaileak testu bategin bat aurkeztu beharko du. Bertan, dokumentuaren azaleko irudia eta dokumentazio grafikoa plan bereziaren araudiari egokituko zaizkio (itxiturak beira gardenekin).

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.»

Iruñean, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1613461