238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udalaren Kultur Etxeko instalazioen lagapena eta haiek erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 32. ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 32. ordenantzan, Noain Elortzibarko Udalaren Kultur Etxeko instalazioak laga eta erabiltzeko prezio publikoak arautzen baititu.

Iragarkia 2016ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik urriaren 24an, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Testu osoa ondotik ematen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2016ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

ERANSKINA

Orain honela dago idatzita:

“Zerbitzu horiek eskatzen badira, aparteko tarifa jarriko zaie, Kultur Patronatuari une bakoitzean fakturatzen zaizkion prezioen arabera (esate baterako: Kultur Etxeko aretoko ekipo teknikoak eta aretoko teknikaria baliatzea, 35,99 euro ordu bakoitzeko, gutxi gorabehera; etxezaintzaren harrera zerbitzua, 35,99 euro ordu bakoitzeko, gutxi gorabehera).

Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.”

Proposatutako testua:

“Zerbitzu horiek eskatzen badira, aparteko tarifa jarriko zaie, Kultur Patronatuari une bakoitzean fakturatzen zaizkion prezioen arabera.

–Aretoko teknikariaren prezioa ordu bakoitzeko: 35,00 euro orduko.

–Takillako/etxezaintzako langileen eta beste langile laguntzaileen prezioa ordu bakoitzeko: 30 euro orduko.

–Ticketing zerbitzua: 0,50 euro/saldutako sarrera.

–Proiektorea erabiltzea: 75,00 euro.

Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.”

Iragarkiaren kodea: L1613338