238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Norte Stone, S.L. Jarduera: granitoa, harriak eta marmolak elaboratu, eraldatu, prestatu eta jartzeko lantegia. Tokia: Murchanteko Carrilabarca industrialdea, D kalea, 37. nabea.

Murchanten, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1613478