238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Oihan aprobetxamendua salgai, bigarren enkante publikoaren bidez (PEFC egiaztagiria duen zura)

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, eta aurreko enkantea eman gabe gelditurik, salgai jarri du ehuneko hamarreko beherapenarekin, plegu itxien bidezko enkante irekian, ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea: Behileku-Intxuse, Ibero eta Urdainlolako alderdietan, 1.485 pagoz, haritz amerikarrez, alertzez eta intsinis pinuz osatua, 1.164 metro kubiko zur eta 1.020 metro kubiko enbor ttiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 53.935,92 euro, BEZa kanpo (ehuneko 10eko beherapena eginda)

–2. lotea: Larriñarte, Trunkada, Behileku, Saraberri eta Iberoko alderdietan, 12.997 intsinis pinuz, alertzez eta zenbait larizio pinuz osatua, 162 metro kubiko zur eta 3.434 metro kubiko enbor ttiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.235,95 euro, BEZa kanpo (ehuneko 10eko beherapena eginda).

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Proposamenak toki berean aurkeztuko dira, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 13:00ak baino lehen.

Esleipen proposamena hurrengo egunean eginen da, Leitzako udaletxean, 13:00etan.

Leitzan, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1613678