238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2017. urteko udal zergen karga tasak

Goizuetako Udalak, 2016ko azaroaren 16an eginiko osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2017. urteko udal zergen karga tasak 2016ko berdinak izanen dira. Honako hauek, hain zuzen:

1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,50 izango da.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,80 izango da.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren aurrekontuaren %4,5 izango da.

1.4. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako gutxieneko protzentajeak aplikatuko dira.

1.5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: legeak onesten duena izango da.

1.6. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legeak onesten duena izango da.

2.–Erabaki honek 2017. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da eta, behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1613457