238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2017ko karga-tasak

Garinoaingo Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, karga-tasa hauek onetsi zituen 2017rako:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,34.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): %15. Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

  • 5 urte bitarte: %3.
  • 10 urte bitarte: %2,8.
  • 15 urte bitarte: %2,7.
  • 20 urte bitarte: %2,7.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1613640