238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, 2016ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Udalak 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zen plantilla organikoaren aldaketa. Horren hasierako onespena Udalak 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran erabaki zen eta 2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 7an. “Diruzaintza %15” lanpostuko osagarria kendu zen hasierako onespenean, eta horren aurkako alegazioak ezetsi dira osoko bilkuraren aipatu erabakiaren bigarren puntuan, eta diruzaintzako eginkizunak udal kontu-hartzaileari esleitu zaizkio.

Faltzesen, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Eranskina

María Angeles Ibarrola Jaime, administrari-ofiziala. Antzinatasuna: 1989/02/01. Graduak: 5. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %10,52. Hitzarmeneko osagarria: %10. Berariazko osagarria: %12. Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1613458