238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Zeremonia zibilen tasak arautzen dituen ordenantza.
Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2016ko irailaren 29an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zeremonia zibilen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza hori jendaurrean azaldu zen, ediktua argitaratuz 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2016ko urriaren 10ean, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko hogeita hamar eguneko aldian ez da alegaziorik egin.

Horrenbestez, ordenantza behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak (maiatzaren 31ko 15/2003 Foru Legearen bidez aldatuak) 325.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Bidezkoa da, beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea bai ediktua eta bai ordenantzaren testu osoa.

Etxalarren, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

ZEREMONIA ZIBILEN TASAK ARAUTZEN DITUEN
ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek ezarri dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasaren zergapeko egintza da Udaletxean ezkontza zibilak eta hilberrien aldeko agur zibilak egiteko zerbitzu publikoak ematea; besteak beste, honako zerbitzu hauek:

1. Ezkontza zibilen inguruko jarduketa guztiak, hala nola, gobernu-espedientea tramitatzeko jarduketak, ospakizunaren aurrekoak eta ondokoak, egintzaren antolaketa, behar diren pertsonak eta baliabide materialak barne, udal lokalaren erabilera, eta, zerbitzua behar bezala emateko, urrats bakoitzean beharrezkoak diren gainerako guztiak.

2. Hilberrien aldeko agur zibilei buruzko jarduketa guztiak ematea, Etxalarko Udalak horretarako ezarriko dituen udal lokaletan eginen baitira, bai hiletaren aurrekoak bai ondokoak, behar diren pertsonak eta baliabide materialak barne, baita hura garatzeko kasu bakoitzean behar den gainerako guztia ere.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Honako hauek dira subjektu pasiboak eta, zergadunak diren aldetik, ordaintzera beharturik daude:

1. Alkateari edo hark eskuordeturiko zinegotziari ezkontza zibila ospatzeko zerbitzua emateko eskatzen dioten pertsonak, binaka edo bakarrik eskatu ere, abenduaren 23ko 35/1994 Legearen 49 eta 51. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatuarekin bat, lege horrek Kode Zibila aldatzen baitu, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimenaren alorrean. Biek solidarioki ordaindu beharko diote tasa Udal Administrazioari.

2. Hilberrien aldeko agur zibiletan, zergapeko egintzako prestazioa eskatzen duten pertsonak.

Tasaren zenbatekoa

4. artikulua. Tasaren zenbatekoa ordenantza honen eranskinean dago.

Toki entitateko organo eskudunak zehaztuko du, urtero, zenbateko hori.

Salbuespenak eta hobariak

5. artikulua. Salbuespenik ez da, tasa hau ordaintzeko.

Tasen sorrarazpena

6. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten hasten denean, hau da, interesdunek ezkontzaren edo hilberriendako agur zibilaren eguna eta ordua zehazteko eskabidea aurkezten dutenean.

Diru-bilketa

7. artikulua. Tasa norberak likidatzeko eskatuko da eta Alkatetzari ahalmena emanen zaio berariazko inprimaki eredua onets dezan.

Horretarako, ezkontza zibilaren edo hilberriendako agur zibilaren eguna eta ordua zehazteko eskabidearekin batera, autolikidazioaren kopia aurkeztuko da, eta horrekin frogatuko da dagokion zenbatekoa aldez aurretik ordaindu dela.

Udal bulegoetan ezkontza zibila edo hilberriaren aldeko agur zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Itzulketa

8. artikulua. Ondoko atal hauetan xedatuari lotuko zaio itzulketa, halakorik izanez gero:

Subjektu pasiboek tasa itzultzeko eskubidea izanen dute, baldin eta Udalari egotzi beharreko arrazoi batengantik ez bada ezkontza edo agur zibila egin, eta betiere ordaindu dela frogatuko da.

Udalari egotzi beharreko arrazoitzat joko da bakarrik Udalaren nahiak sortutakoa dena eta, beraz, interesdunen jarduketek, egintzek, jardunek, portaerek edo jokamoldeek sortu, eragin, sorrarazi edo piztu ez dutena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.

ERANSKINA

Tasak

Ezkontza zibilak.

–Etxalarren erroldatuak (ezkontide bat edo biak): 40,00 euro.

–Etxalarren erroldatuta ez daudenak: 70,00 euro.

–Hilberrien aldeko agur zibilak (erroldatze-tokiaren bereizketarik gabe): 30,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1613459