238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR TXIKIA

Aldaketa Gizarte ekipamenduen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Txikiko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Gizarte ekipamenduen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Kontzejuaren pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantzan, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Txikian, 2016ko azaroaren 23ean.–Kontzejuko burua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1613454