238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

oltza zendea

2017tik aurrerako karga-tasak. Onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2017tik aurrerako.

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,17.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,17.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %3,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutieneko udal indizea, 1,30.

1.5. Hiri-lurren balio igoera:

Indizeen aplikazioa, denbora tarteen arabera:

–5 urte bitarte: 2,2.

–10 urte bitarte: 2,1.

–15 urte bitarte: 2,0.

–20 urte bitarte, edo gehiago: 2,0.

Karga-tasa bakarra: %10.

1.6. Haurtzaindegiko zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: (Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz).

Bigarrena.–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Ororbian, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1613474