238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2017ko ekitaldiko zerga-tasak

Gazteluberriko Udalak, 2016 azaroaren 18an egin bilkuran, erabaki du onestea 2017ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta portzentajeak. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,1000.

–Landalurreko ondasunak: %0,1000.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: haiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Gainerako udal tasak mantentzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gazteluberrin, 2016ko azaroaren 18an.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1613463