238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

239/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektua eta ingurumen ukipenetarako azterlana behin-behinekoz onesten dituena.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du “N-121-A errepidean (Iruña-Behobia), Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatiben azterlana” prestatu ondoren, beharrezkotzat jo zela aurretik sarbideen gaineko proiektu bat egitea, tunelak eraikitzeko proiektua erredaktatzeko beharrezkoa den kanpaina geoteknikoari ekin ahal izateko. Sarbideen proiektu horren helburua da azterketa geologiko-geoteknikoak (zundaketak, hobi pedologikoak eta profil sismikoak) egin behar diren tokietara iristeko bideak mugatu eta zehaztea. Gainera, lanak egin behar diren tokia 2000 Natura Sarean Kontserbazio Bereziko Eremu gisa katalogatua dagoen gune batean dagoenez (Belate ES2200018 BGLa), proiektuan behar den ingurumen ukipenetarako azterlana sartu da.

Proiektuan kanpaina geoteknikoa jaso da, hala nola azterketa geologiko-geoteknikoak egiteko tokietara iristeko behar diren sarbideak eta jarduketak. Proiektu honen beharra justifikatua dago ingurunearen konplexutasun topografikoagatik eta, batez ere, eremuak duen ingurumen balio altuagatik.

Errekonozimendu puntuen kokapena aukeratu da kontaktu litologiko eta mekanikoak lokalizatzeko asmoz, baita geruzen arteko diskordantziak ere, aurkitzen diren litologia guzti-guztien ezaugarriak aztertu ahal izateko. Ahal den neurrian, helburua da kalitate aldetik oztopo izan daitezkeen litologiak zehatzago ikertzea, aztertu beharreko litotipo guzti-guztien erresistentzia- eta deformazio-ezaugarriak kuantifikatzeko.

Kanpaina geoteknikoak honako lan hauek aurreikusi ditu: 47 zundaketa, 26 penetrometro, 39 hobi pedologiko, 14 profil sismiko, 15 estazio geomekaniko. Zundaketei dagokienez, 3.228 metro lineal zulatzea aurreikusi da. Horietatik 923 metro zulaketa konbentzionalaren bidez, 831 metro erroto-kolpekatzearen bidez eta 1.474 metro wire-line zulaketaren bidez.

Bestalde, hiru sarbide mota zehazten dira: N-121-A errepidetik beretik edo dauden bideetatik egiten direnak, bide berriak eta plataformak.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 26ko 276E/2016 Ebazpenaren bidez (176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektuari, Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurretik.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin-behinekoz onestea “Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektua eta ingurumen ukipenetarako azterlana”.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Ultzamako eta Baztango udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Ultzamako eta Baztango udalei jakinaraztea, eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2016ko azaroaren 10ean.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

“BELATEKO ETA ALMANDOZKO TUNELA (EDO GALERIA) BIKOIZTEKO PROIEKTUAREN AURREKO KANPAINA GEOTEKNIKORAKO SARBIDEEN PROIEKTUA ETA INGURUMEN UKIPENETARAKO AZTERLANA”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

Trazadurak ukitutako lurzatiak

FINKA ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN
AZALERA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborantza mota

BAZTANGO UDAL MUGAPEA

TA-1

Nafarroako Foru Komunitatea (autobidea)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

Autopistas de Navarra SA

AP-15 autobidea, 83. km (Taxoare)

4.100

5

9

Elkorra

TA-2

Esparza Aldunate, María Josefa

Candariz kalea, 18 (Tafalla)

12

5

3

23

37

Berotegia

Lurzati berrantolamendua

31.050-01

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

4.048

452

261

83

12A

12B

12F

Larrea

Pinudia

Pinudia

31.050-02

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

3.197

2.804

1

56F

56G

Larreak

Gaztainadia

31.050-03

Nafarroako Foru Komunitatea

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

4.820

1

171

Elkorra

31.050-04

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

292

993

1

144A

144B

Belardia

Hariztia

31.050-05

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

212

1

27

Larreak

31.050-06

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

219

1

91

Iralekua

31.050-07

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

532

1

90A

Larrea

31.050-08

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

852

1

89B

Zuhaitzak

31.050-09

Sarretea Ezponda, Rosalía

Perotxenea karrika, Almandoz (Nafarroa)

243

1

88

Belardia

31.050-10

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

154

1

155A

Larreak

31.050-11

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

379

2

29G

Larrea

31.050-12

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

434

306

1

102B

102C

Hariztia

Iralekua

31.050-13

Baztango Udalaren herrilurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

299

2

123

Belardia

31.050-14

Sanzberro Iturriria, Begoña

San Pedro karrika, 12, Almandoz (Nafarroa)

2.868

4.205

2

453D

453G

Larreak, zuhaitzak

31.050-15

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

1839

2

535A

Elkorra

31.050-16

Barraibar Ansalas, José Manuel

Gamioa karrika, Almandoz (Nafarroa)

497

2

263

Belardia

ULTZAMAKO UDAL MUGAPEA

31.236-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

53

9

156

Elkorra

31.236-02

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herrilurrak (Arraitz-Orkin)

837

9

162

Pagadia

31.236-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Sustapena)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

550

9

140

Larrea

31.236-04

Ultzamako Udalaren herrilurrak

San Pedro karrika, 8 (Larraintzar)

10.240

22

8B

Pagadia

31.236-05

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

48

22

21A

Elkorra

31.236-06

Goñi Ezcurra, Felisa

Ultzamako Benta karrika, 22 (Arraitz-Orkin)

1.283

22

9A

Belardia

31.236-07

Ultzamako Udalaren herrilurrak

San pedro karrika, 8 (Larraintzar)

1.985

22

4A

Larrea

F1612744

Iragarkiaren kodea: F1612744