238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

5, 6 eta 7/2016 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batean Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean: 5/2016: kreditu gehikuntza. 6/2016: kreditu transferentzia. 7/2016: kreditu gehikuntza.

Hiru aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1613446