238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2017. urterako aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Udal honek, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Hasiera batean onestea Burlatako Udalaren ondoko ordenantza fiskal hauen aldaketak, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–13. ordenantza: Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–16. ordenantza: Udalaren lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoei buruzko araua.

–17. ordenantza: Osasun zerbitzu eta zerbitzu higienikoen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (indarrik gabea).

–Ordenantza fiskal orokorra.

–21. ordenantza: Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1613464