238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2016ko azaroaren 21ean egin batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Burgin, 2016ko azaroaren 21ean.–Burua, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1613451