238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, 2016/2017 ikasturteko musika ikasketetarako laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 323661.

Lehena.–Onuradunak:

Beriaingo bizilagunak onuradunak izan daitezke ikasketa musikalak, ofizialak zein ez ofizialak, egiten badituzte 2016-2017 ikasturtean ikastetxeetan.

Bigarrena.–Xedea:

Deialdiaren xedea da bekak arautzea 2016-2017 ikasturtean ikastetxeetan ikasketa musikalak, ofizialak zein ez ofizialak, egiten dituzten Beriaingo bizilagunei laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

2016ko azaroaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakia: http://www.beriain.es/convocatoria-ayudas-estudios-musicales-2016-2017/.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Per capita errentaren tarteak:

–0,00tik 4.500,00era bitarte; diru-laguntza: %75.

–4.500,01etik 5.500,00era bitarte; diru-laguntza: %50.

–5.500,01etik 7.200,00era bitarte; diru-laguntza: %25.

–7.200,00tik gorakoak; diru-laguntza: %0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko da kontuan.

Gehieneko laguntzaren zenbatekoa: 282,00 euro espediente bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea:

Hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2016ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1613358