238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

11. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 11/2016 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsi baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2016ko azaroaren 25ean.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1613443