238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1884/2016 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen 2016ko lan eskaintza publikoa onesten duena”. 2016ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki baten bidez onetsi zen.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2016ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez onetsi zen “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen 2016ko lan eskaintza publikoa”.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2016KO AZAROAREN 25ekoa, UNIBERTSITATEKO ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN 2016rako LAN ESKAINTZA PUBLIKOA ONESTEN DUENA

Urriaren 29ko 48/2015 Legeak, Estatuaren 2016rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, ezartzen ditu bere artikuluetan administrazio publikoetan langile berriak sartzeko mugak eta jarduera publikoko sektore jakin batzuetan aplika daitezkeen salbuespenak, bai eta horretarako erdietsi beharreko birjarpen tasa maximoa ere. Zehatz-mehatz, % 100eko birjarpen tasa dagokie unibertsitateetako administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuei, Lege horren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2015eko ekitaldian Unibertsitate honetan zerbitzua emateari utzi dioten langile finkoen kopuruaren arabera, sei lanpostukoa da langileen birjarpen tasa, urriaren 29ko 48/2015 Legeko 20. Bat. artikuluaren laugarren idatz-zatian ezarritako kalkuluaren arabera.

Lege horren arabera, ordea, birjarpen tasaren ondoriozko gehieneko lanpostu muga horretan ez dira sartzen barne-sustapenaren bidez betetzeko deitzen diren lanpostuak. Nafarroako Foru Erkidegoan, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6. artikuluak arautzen eta aurreikusten du aukera hori, baldin eta lehenagoko plantillako lanpostu kopurua handiagotzen ez bada.

Hori dela eta, gardentasun eta berdintasun printzipioei jarraikiz, beharrezkotzat jo da Lan Eskaintza Publikoaren barruan sartzea, aurreikuspenen arabera, barne igoerarako eskaini nahi diren lanpostuak eta lanpostu berriak, bai barne igoerakoak bai lanpostu berriak argi eta garbi bereiziz.

Baliabideak Unibertsitatearen beharretara egokitzeko azterlanak egin eta gero, 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu behar da, eta eskaintza baliozkoa izateko baldintza izango da, urriaren 29ko 48/2015 Legeko 20.5. artikuluaren arabera, Lan Eskaintza Publikoa argitaratzen denetik hiru urteko epe luzaezinean egitea lanpostuen deialdia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari txostena egin eta gero.

Kudeatzailetzak proposatuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeari gaiari buruzko kontsulta egin ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak hau xedatzen du:

Lehenengoa.–Lan Eskaintza Publikoa onestea.

Estatuaren 2016ko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legeko 20. artikuluan ezarritakoa betetzeko, onetsi da Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen 2016ko lan-eskaintza publikoa.

Bigarrena.–Eskainitako lanpostuak.

2016rako eskaini den Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostu kopurua hau da:

1. Txanda libreko lanpostuak (*).

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTUAK, GUZTIRA

Teknikaria O.L. (Informatika Zerbitzua)

A

2

Kudeaketaria O.L. (Ingeleseko C1 maila)

B

2

Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea

C

2

(*) Txanda librean edo txanda murriztuan eskainiko dira lanpostu horiek, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3. artikuluan adierazitako arauen arabera.

2. Txanda murrizturako gordetako lanpostuak.

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTUAK, GUZTIRA

Zerbitzuetako ofiziala O.L.

C

1

Administraria

C

2

Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioekin hornituko dira lanpostu horiek era murriztuan, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta horrek ez du inolaz ere handiagotuko plantilla organikoko lanpostu kopurua. Horrenbestez, barne igoerakoak izango dira, Estatuaren 2016ko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legeko 20-Bat. artikuluko bigarren paragrafoan jasotako ondorioetarako.

Hirugarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan Eskaintza honetatik eratortzen diren hautaprobak arautzeko oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira gehienez ere hiru urteko epean, Lan Eskaintza hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Zabalpena.

Erabaki hau Kudeatzailetzara, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentura helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2016ko azaroaren 25ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1613428