2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Aldaketa, Udalaren lokalak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin bilkura arruntean, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea Udalaren lokalak erabiltzeko tasa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.
2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.
3. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1613305