237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, behar den legezko gehiengoarekin onetsi zituen, hasiera batean, aldaketak egitea Tuterako Udalaren Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean, zehazki, II. eranskineko 7. puntuko a) letran. Hona hemen idazketa berria:

“7-B eremua.–Aparkatzeko lekuak Zaraitzu Ibarra, Manresa (Juan Antonio Fernández eta Zaraitzu Ibarra kaleen artean), Juan Antonio Fernández (zenbaki bikoitien aldea, Vianako Printzea eta Cuesta de la Estación kaleen artean) eta Cuesta de la Estación (Juan Antonio Fernández eta Zaragoza etorbidea kaleen artean).

Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie agiriak:

–Juan Antonio Fernández, 1 zenbakitik 33ra eta 2tik 20ra.

–Cuesta de la Estación kalea, 10 eta 12 zenbakiak.

–Vianako Printzea.

–Manresa.

–Zaragozako etorbidea, 30 zenbakitik 46ra.”

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Herriko Etxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta komenigarritzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1613351