237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, enplegua kontratatzeko
diru-laguntzen 2017ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 323660.

a) Onuradunak: Orkoiengo pertsonak, beste enpresa fisiko edo juridiko batzuek kontratatuak.

b) Xedea: Enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: Guztira, 10.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 31ra arte.

Orkoienen, 2016ko azaroaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1613359