2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
17. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 17. aldaketa 2016ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Orkoienen, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1613312