237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Jarduera ekonomikoen gaineko 2016ko ekitaldiko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da jarduera ekonomikoen gaineko 2016ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2017ko urtarrilaren 10ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2016ko abenduaren 9an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1613395