1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien deialdiko behin betiko emaitzen aurka.
Sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdian Mikel Irurita Iraizoz jaunak eta Luis Arrondo Martínez jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2290/2016 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren: zerrenda bat aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Prozesu horien deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 734/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa). Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2016ko azaroaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1613599