237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2017ko zerga-tasak

Muruzabalgo Udalak, 2016ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2017ko ekitaldirako:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga. Tasa: %0,19.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga. Tasa: %0,79.

2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. 1 koefizientea.

3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Tasa: %4,917.

4. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

4.1. Zerga-oinarria zehazteko, ehuneko hauek ezartzea:

–1etik 5 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,60.

–5etik 10 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,60.

–10etik 15 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,60.

–15etik 20 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,60.

4.2. Talde guztientzat zerga-tasa bakar gisa %16,00 ezartzea.

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

–Tarifa ofiziala.

6. Herri-lurretako aprobetxamenduak: ez da handituko.

Onespen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Muruzabalen, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Valencia Garrues.

Iragarkiaren kodea: L1613391