237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Larre baten enkantea

Udalak jendaurreko enkantea eginen du, gutunazal itxiaren bidez, baldintzen agiriko proposamen ekonomikoaren ereduarekin bat, Indusi mendia izeneko alderdian dagoen 72 hektareako larrearen eta artegiaren eta idoien aprobetxamendua 8 urtez errentan emateko.

–Baldintzak: Lergako Udalean begiratu behar dira.

–Aurkezteko epea: 2016ko abenduaren 21eko 12:00ak arte.

–Prezioa: 3.100 euro urtean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza-agirian agertzen da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko bilkuren aretoan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2016ko abenduaren 28an eta 2017ko urtarrilaren 4an, 12:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago.

Lergan, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1613357