237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzekoa.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2016ko azaroaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2016ko azaroaren 11n.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1613370