2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
2017ko zerga-tasak
Legardako Udalak, 2016ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2017ko ekitaldirako:
1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.
–Hirilurreko ondasunen gaineko zerga; %0,2526ko tasa.
–Landalurreko ondasunen gaineko zerga; %0,7540ko tasa.
2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Koefizientea: 1.
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %5,00eko tasa.
4. Lurren balio igoeraren gaineko zerga.
4.1. Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek ezartzea:
–1etik 5 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,39.
–5etik 10 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,25.
–10etik 15 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,16.
–15etik 20 urtera arteko aldia, urteko portzentajea: 2,16.
4.2. Talde guztientzat zerga-tasa bakar gisa %15,07 ezartzea.
5. Herrilurretako aprobetxamenduak, igoerarik gabe.
6. Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zerga.
–Tarifa ofiziala.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Legardan, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L1613301