237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko aurrekontuen espedientearekin batera, 2017ko plantilla organikoa.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1613641