2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Alkatea ordezteari buruzko dekretua
Udalerritik kanpo egoteko asmoa dut, 2016ko azaroaren 22tik abenduaren 8ra bitarte, eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatuarekin bat,
EBATZI DUT:
Kanpoan nagoen bitartean, lehen alkateorde María del Yugo Aguirre Moralesek ordezkatuko nau ene egiteko eta eskudantzietan.
Izendapen honek 2016ko azaroaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Fustiñanan, 2016ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L1613302