2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aurrekontuak egonkortzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena
Faltzesko Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2015-2016-2017 ekitaldiei dagokiena.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.
Orobat aditzera emateko ez bertze deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Faltzesen, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1613403